BAZKIDETZEA
Bazkide izateko baldintza bakarra euskaraz egitea da.
Gaur egun eta elkarteko bazkidea izaten errazteko asmoz hiru dira bazkide izateko moduak:
- Bazkidea
- Bazkide atxikia. Bazkide atxikiak ez du sarrera kuotarik ordaintzen; Bai, ordea, hilabeteko kuota. Bazkide osoaren eskubide eta betebehar berberak ditu, baina ez du batzarretan bozka emateko eskubidea araudia edo ekonomiari dagokionean.
Gazte saileko bazkidea. 18 urte bete arte hilabetean kuota erdia ordaintzen da. - Bazkide kuttuna. Elkarteak omendutako pertsona bat da, euskararen alde eta euskal kulturaren alde egindako lana eskertu zaiona.
- Biltokiren laguna. Biltokiren ekimen kultural guztiak irekiak eta euskaraz izaten dira. LAGUN hauek urtean diru ekarpen bat eginen dute. Horren truk, BILTOKIren urteko planaren berri zuzena izan eta, urtean behin, balantzea modu zuzenean izateko eskubidea izanen dute. Jende asko, euskalduna izan ez arren, euskararen alde dago. Eta batez ere bere hurbilekoei aukera kulturalak eskaini nahi dizkio. Hau da bide bat euskarazko aukera horiek bultzatzeko. “BILTOKIREN LAGUN” bakoitzak urte baterako konpromisoa hartzen du. Urtea pasa ondoren bere balorazioa positiboa ez bada, hurrengo urtean uzteko aukera du.